LGTBI Dokumentazio-zentro birtuala
Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzaren eta Berdinduren bitartez, ekimen hau garatu du Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual eta Intersexualen (LGTBI) mugimendua ezagutzera emateko xedez, protagonista beraien eskutik.
Espazio honetan omen egiten zaie, orobat, bai LGTBI borrokari eta bai beren orientazio eta/edo identitate sexualagatik jazarpena jasaten duten pertsonei.
Jaurlaritzak eskertzen die Elkarteei tratu berdintasunaren eta LGTBI kolektiboaren diskriminazio-ezaren alde egindako lana eta, bereziki, erakutsi duten eskuzabaltasuna Euskadiko LGTBI mugimenduaren Dokumentazio Zentro Birtual hau sortzeko.