2024ko 28J Komunikatua
Gorroto diskurtsoen aurrean, LGBTIAQ+ Harrotasuna!! Beste behin ere, ekainaren 28 honetan, Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadik LGBTIAQ+ Lege Integral propio bat izatea beharrezkoa dela azpimarratzen dugu. Oraingoan, eskuin muturrak bere botere espazioak mundu osoan zabaltzen dituen testuinguru batean, Europako Parlamenturako hauteskundeen ostean ikusi dugun bezala. Ez da eskari kapritxoso bat. Ezta gainontzeko autonomia erkidegoekin parekatzeko edo kopiatzeko gogorik ere. Egia den arren, denek urteak daramatzatela mota honetako araudiekin. Asturias izan ezik, lege-proiektua lantzen ari dena; eta Gaztela Leon, eskuin muturrak gobernatuta, izan zuten proiektua baztertua izan dela. Badaude lurraldeak ere, Katalunia esaterako, legeak berritzen ari direnak dagoeneko, eguneratzeko eta hobetzeko. Batzuek galdetzen dute zergatik ez garen konformatzen indarrean dagoen Estatuko legearekin, indarrean dagoena 2023ko martxotik aurrera. Jendartean Trans Legea…
Prentsa-oharra: Lege-proposamena, pertsona transak generoidentitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa
Euskal LGTBI+ Behatokiaren helburuetako bat da hobetzeko eta aholkuak emateko proposamenak egitea EAEko erakundeei, LGTBI+ pertsonen eskubideen ikuspegiaren zeharkakotasuna susta dezaten politika publiko orokorrak eta sektorialak formulatzeko, planifikatzeko, abian jartzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko. Horregatik, aspaldian lege honen bigarren erreformari buruzko hainbat iradokizun egin genituen; izan ere, prozesua hasi zenetik igaro diren urteak kontuan hartuta, kasu batzuetan denborak eta errealitateak gainditu dituzte. Pozten gara horietako batzuk kontuan hartu izanaz. Eta pozik gaude, iragarpen beltzak gorabehera, legegintzaldi hau amaitu baino lehen legegintza-prozesua askatu delako eta bigarren erreforma nolabaiteko adostasunez argitaratu delako. Behatokitik uste dugu pertsona askoren bizitzetan benetako hobekuntzak ekarriko dituzten neurriak biltzen dituela, batez ere osasun-arretaren esparruan. Era berean, nabarmendu nahi dugu intersex-en beharrak ikusarazten eta aintzat hartzen hasi direla…
Komunikabideentzako gida
Komunikabideetako profesionalentzako iradokizunen dekalogoa, LGTBI+ kolektiboari lotutako diskriminazio-egoerei, giza eskubideen urraketei, gorabeherei eta gorroto-delituei buruzko informazioa ematen dutenean. Komunikazioan diharduten profesionalentzat erantzukizun handi bat da informatzea LGTBI+ pertsonen aurkako (ustezko) intzidente eta gorroto-delituei buruz, pertsona horiekiko asoziazio hutsez egindakoei buruz edo bai eta beste delitu batzuei buruz ere, baldin eta delitu horietan baldin badago inguruabarren bat (Zigor Kodearen 22-4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera[1]) orientazio afektibo-sexualagatiko, genero-identitate edo -adierazpenagatiko edo biktima bihurtutako pertsonen ezaugarri sexualengatiko (benetakoak edo ustezkoak) astungarria izan daitekeena. Intzidente horien berri behar bezala emateak, gutxieneko sentsibilitate batekin, aldez aurretik izan beharreko ezagutzarekin, erantzukizunarekin eta errespetuarekin, lagungarria izan daiteke kontzientzia publikoa areagotzeko eta justizia soziala sustatzeko. Aitzitik, kudeaketa mediatiko txar batek aurreiritzi gehiago sortzen ditu, eta horietan gorrotoaren, diskriminazioaren eta…
Non daude pertsona intersexualak eta/edo asexualak?
“Trans Legea” izenez ezagutzen dena funtsezkoa izan da LGTBI+ pertsonen eskubideetan aurrera egiten jarraitzeko, baina ez, oraindik ez da nahikoa. Hasteko, ez ditu ez barne hartzen, ez babesten, “+” horren identitateak, hala nola pertsona ez-binarioak, asexualak, arromantikoak eta abar. Hala ere, gaian adituak direnek zalantzan jartzen dituzte dagoeneko lortu diren eskubideak, eta argi uzten dute artatzen dituzten pertsonekiko enpatiarik eta ulermenik eza. Urriaren 19an, Deustuko Unibertsitatean, “Trans Legea” delakoari buruzko jardunaldi bat egin zen, Magistraturako Elkarte Profesionalak (APM) antolatuta. Hurrengo egunean, El Correo-n, jardunaldi hari buruzko albiste bat ikusi genuen, Eusko Jaurlaritzaren organigramarekin lotutako hiru pertsonaren adierazpenak komatxoen artean jasotzen zituena. Bertan auzitan jartzen da familiak onartzen duela “izen-aldaketa harrigarria den erraztasunarekin. Basurtun ez diegu izena aldatzen. Koherentzia behar dugu”,…
2023ko 28J Komunikatua
Gaur, ekainak 28, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Erreibindikatzeko eguna da, urteetako ahaleginaren ondoren aitortzen joan zaizkigun eskubideen konkistak ospatzeko eguna, eta hemen eta mundu osoko leku askotan oraindik ditugun gabezia ugariak agerian uzteko eguna. Hori dela eta, Bilboko Justizia Jauregiaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egitea erabaki dugu pankarta honekin. Izan ere, Euskadin arrazoi gehiegi ditugu kolektiboak sentitzen dituen atsekabea eta haserrea agerian uzteko. Are gehiago, oso kezkatuta gaude. Pentsa liteke eskuin muturreko balizko gobernu zentralaren mehatxua dela kezka horren arrazoia. Zalantzarik gabe, etsipen-iturri handia da. Oraintxe bertan, ultraeskuinak Konstituzio Auzitegian errekurtsoa jarrita dauka transexualen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko 4/2023 Legearen aurka, eta, gainera, lege hori indargabetu egin nahi du gobernura iristen bada….
INTERSEX ikusgaitasunaren alde
Euskal LGTBI+ Behatokiak bat egin du nazioarteko dozenaka erakunderekin, eta Gizarte Zibil Intersexualaren Adierazpena, Giza Eskubideen Kontseiluaren 51. ohiko bilkurari egindakoa sinatu du. Ohiko bilkura hori 2022ko irailaren 12tik urriaren 7ra egin da, Genevan. Adierazpen horretan eskatzen da ikerketa orokor bat egin dadila pertsona intersexualek jasaten dituzten giza eskubideen urraketa larriei buruz. Estatu guztiei egindako eskaera da, debeka ditzaten medikoki beharrezkoak ez diren kirurgia ez-baimenduak, tratamendu hormonal behartuak eta bizitzeko beharrezkoak ez diren eta atzera bueltarik ez duten beste esku-hartze mediko inbaditzaile batzuk adingabeengan, eta horiek guztiak delitu-egintzatzat har ditzaten; pertsona intersexualei irispidea eman diezaieten bizi-beharrizan medikoetara eta ezar ditzaten parekideetan oinarritutako arreta-estandar egokiak, integralak eta psikosozialak, giza eskubideak berretsiko dituztenak eta ingurune medikoetan pertsona intersexualen osotasun fisiko eta mentalaren…
2022ko Abuztua 26a, Euskal LGTBI+ Behatokiaren komunikatua
LGTBI+ Euskal Behatokiak abuztuaren 20an, 22:00ak aldera, Bilbon izandako beste LGTBIfobia gertakari baten salaketa jaso du. Gertakari horretan, 17 eta 20 urte bitarteko neska-mutil kuadrilla batek lau pertsona eraso zituen hitzez. Zehazki, horietako bat, gizon trans bat, fisikoki iraindu eta mehatxatu zuten. Erasoak ez zuen okerrera egin, talde erasotzaileko bi neskak esku hartu ondoren, erasoa jasan zuen taldeak bertatik alde egitea erabaki baitzuen. Neskek fisikoki geldiarazi zituzten erasotzaileak, baina aldi berean erasotzaileak justifikatu zituzten mozkorrak zeudela esanez. Gertakari hori ez da azkenaldian Bizkaian eta, zehazkiago, Bilbon gertatu den bakarra. Abuztuaren 6an, Bilboko artista drag bati hitzezko erasoak egin zizkion gazte-talde batek metroan lanera zihoanean (E, marikoi hori, zer daukak zakila edo alua?, zakila zupatu nahi didak, maritxu horrek?), larderia fisikoa…
Euskal LGTBI+ Lege Integralaren proposamen nagusiak, Behatokiak aurkeztuak
Hemen kontsultatu dezakezu Behatokiaren LGTBI+ Euskal Lege Integralaren proposamenaren laburpena. Euskal LGTBI+ Lege Integralaren proposamena
Euskal LGTBI+ Behatokiak Euskal LGTBI+ Lege Integralaren proposamena aurkeztu du
Euskal LGTBI+ Behatokia Observatorio Vasco LGTBI+ PRENTSAURREKOA. 2022ko EKAINAREN 27an ORDUA: 11:00 am NON: GANBARA aretoa. La Bolsa Udaltegia, Pilota kalea 10, Bilbo Euskal LGTBI+ Behatokia / Observatorio Vasco LGTBI+ behatokiak bere lehen urteurrena bete du, eta, beste behin ere, Duintasuna eta Errespetua eskatzen ditu LGTBI+ pertsona guztientzat, duela 53 urte, 1969ko ekainaren 28an, New York hiriko Stonewall-en izandako matxinadekin hasi zen harrotasuna ospatzen dugun honetan. Lorpen garrantzitsu batzuk ospatuz hasi nahi dugu: Hemen eta orain ez gaituzte sutan erretzen, inkisizioak egin ohi zuen bezala. Baina beste herrialde batzuetan legez hil gaitzakete. Hemen eta orain ez gaituzte, geu izateagatik, kartzeletan edo psikiatrikoetan sartzen, ezta bortxazko lan-eremuetan ere, lehen egiten zuten bezala, Alferren eta Gaizkileen Legea eta haren ondorengo Arriskugarritasunari eta Gizarte-errehabilitazioari…
LGTBI+ Euskal Behatokiaren komunikatua Bizkaian izandako azken gertaeren aurrean
Bilbon gay gizonen aplikazioetan izandako kontaktuen bidez gay gizonen ustezko hiltzaile bati, Santurtzin beste gizon batek gizon bati egindako sexu-eraso bati eta Zornotzan joan den asteburuan izandako beste eraso fisiko LGTBIfobiko bati buruzko albisteek alarma piztu dute berriz ere kolektiboko pertsonen eta haien hurbilekoen artean gure Autonomia Erkidegoan, baita gure gizarte osoan haserrea piztu ere. Gertakari horien guztien atzean dagoen LGTBI+FOBIA soziala salatu nahi dugu, eta gizartea, oro har, eta erakundeak, bereziki, LGTBI+ pertsonen aurkako indarkeria horren aurkako protestekin eta mobilizazioekin jarrai dezaten animatu. Aipatutako gertaerak sinbolo bat baino ez dira, iceberg baten punta deigarria, aurreko urteetan izandako gorabehera eta gorroto-delituei buruzko goranzko datuek – batez ere 2021ean – agerian utzi duten bezala, gure Autonomia Erkidegoan urtero egiten diren txostenetan…