Nola salatu

Euskal LGTBI+ Behatokiak, LGTBI+fobia mota guztien aurkako borrokan duen konpromiso sendotik abiatuta, LGTBI+ pertsonen aurkako diskriminazioa edo edozein indarkeria mota salatzeko espiritu kritikoa sustatu nahi du. Horregatik, zure sexu-orientazioa edo genero-identitatea dela eta, diskriminazio edo eraso fisiko edo hitzezko bat jasan baduzu, zure sare sozialetako profilean, zure posta elektronikoan edo zure telefono mugikorrean jasotako mezu edo irainak barne, SALATU!

Gertakaria gertatzen den unean, 112 larrialdietara dei dezakezu.

Polizia-etxe batera, gorroto-delituen fiskaltzara edo guardiako epaitegi batera joan zaitezke salaketa bat jartzera. Ez duzu salaketa berehala jarri beharrik. Informa zaitez daukazun epeaz eta prestatu ondo errudunak identifikatzen lagun dezakeen informazioa.

Salaketa jarriko duzun edo ez alde batera utzita, arreta edo aholkularitza behar baduzu edo eman beharreko pausoak elkarrekin baloratzea nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke telefono eta helbide hauetan:

Gure formularioa erabiliz ere lagun diezazukegu, salatzen ez baduzu ere. Formulario hori Eraberean sarea osatzen duten Euskal LGTBI+ Behatokiaren erakundeetara bidaliko da. Zure kasua jakinaraztean, informazio hobea eta gizarte-kontzientziazio handiagoa lortzen laguntzen duzu.

  1. Saiatu zehatz-mehatz gogoratzen eraso zizunaren hitzak eta iruzkinak.
  2. Zure sare sozialetan edo telefonoan jasotako mezu mehatxatzaile, iraingarri edo larderiatsuak ere salaketarako baliagarriak izan daitezke, ez ezabatu.
  3. Saia zaitez gogoratzen erasotzaileen ezaugarriak (tatuajeak, janzkerak, sinboloak) eta gertatutakoa berretsi dezaketen lekukoenak.
  4. Baloratu zer helbide emango duzun salaketa jartzen duzunean, erasotzaileak zure helbidea ezagutu ez dezan. Jakinarazpenak helarazten dizkioten konfiantzazko beste pertsona batena eman dezakezu; ez da beharrezkoa zure helbidea izatea. Baloratu hori bera, etxean zure sexu-orientazioa ezagutzen ez badute ere.

Indarkeria FISIKOA jasan baduzu eta arreta medikoa behar baduzu:

  1. Lesioak badituzu, joan zaitez edozein osasun-etxetako, ospitaleko edo osasun-zentrotako larrialdietara, eragindako edozein zauri sendatzeko.
  2. Osasun-partea eskatu, eta lesioen kokalekua eta ezaugarri zehatzak ondo zehazteko eskatu, baita lesioak eragin dituzten tresnak ere (armak, makilak, harriak, botak, ukabilak); izan ere, auzitegiko medikuak aztertzen zaituenean erabilgarria gerta dakizuke, ordurako sendatu eta desagertu badira.
  3. Erasoek eta diskriminazio-gertakariek ondorio psikologikoak ere utz ditzakete; erasoaren ondoren antsietatea sentitzen baduzu, ez izan zalantzarik larrialdietara joateko, nahiz eta lesio fisikorik ez izan. Gertakariak eragin dizkizun sentimenduengatik arreta psikologikoa behar baduzu, esan lehen mailako arretako medikuari. Eskatu txosten bat artatu zaituzten osasun mentaleko profesionalei.
Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Configurar y más información
Privacidad
Skip to content