Prentsa oharra, ondarearen aurkako delitu batengatik

Prentsa oharra, ondarearen aurkako delitu batengatik Bilboko 5. instrukzioko epaitegian 2024ko urriaren 21erako aurreikusitako ahozko ikustaldiari buruzkoa

Gehituk (Euskadiko Gay, Lesbiana, Trans, Bisexual eta Intersexualen Elkartea), Nelson David Moreno Bolañosen aurkako herri-akusazioa sustatzen duen erakundeak, eta LGBTIAQ+ Euskal Behatokiak, ekimen hau babesten duen federazioak, ahozko epaiketa hori bertan behera uzteko eskatzen dugu, Konstituzio Auzitegiak zer erabakitzen duen jakin arte.

Herri-akusazio gisa, babes-errekurtsoa aurkeztu genuen Konstituzio Auzitegian, uste baitugu kasu hori artxibatu egin dela, gertatutako giza hilketari buruzko ikerketa-eginbide eraginkorrik egin gabe. Erabaki judizial hori aurkaratzen dugu, gure ustez, Konstituzioak aitortutako eskubideen urraketa argia delako. Eta Konstituzio Auzitegiak gure errekurtsoa izapidetzeko onartu zuen. Espero dugu errekurtsoa baietsiko duela, eta urraketa hori aitortuko duela. Kasu horretan, instrukzio-epaitegi arduradunari eskatuko zaio inguruabar guztien ikerketa zehatza egin dezala, gertakariak behar bezala argitzeko, hasieratik egin behar zen eta zegokion moduan.

Gure ustez, programatutako ahozko ikustaldia egiteak ez du zentzurik ekonomia prozesal hutsagatik. Ez dio jaramonik egiten biktimizazio sekundarioa dakarten eta beharrezkoak ez diren izapideak murriztea eskatzen duen arauzko aginduari, eta baliabide publikoen kudeaketa arduragabea da. Ez da eraginkorra, espero dugun bezala, gure errekurtsoa baiesteko eta dena errepikatu behar izateko aukera baitago. Hori gertatuz gero, bai epaitegiari berari, bai alderdiei, denbora eta baliabide materialak alferrik galtzea ekarriko die, baina baita biktimen sufrimenduan sakontzea ere.

Kasu honetako jarduketa judiziala eta fiskaltzaren ekimen falta, Biktimaren Estatutuan jasotako arau-eskakizunak urratzeaz gain, nabarmen oztopatzaileak izan dira BIZITZAREN AURKAKO delitu bat egin dela iradokitzen duten zantzu funtsatuak ikertzeari dagokionez, eta ulertezina eta biktimekiko gutxieneko sentsibilitaterik gabea da auzitegi-praktika hori. Azkenean, ondare-delituetan zentratutako ahozko epaiketa egiten bada, biktimak berriro biktimizatzen lagunduko du.

Fiskaltzari eskatzen diogu akusazioarekin lankidetzan aritzeko, etorkizuneko jarduketetan eta ebazpenetan, egitateen egia argitzeko, eta epaileei, beren betebeharrak betez, prozedurak ez oztopatzeko eta arduraz jarduteko. Bai kasu honetan, bai zerikusia duten gainerako kasu guztietan.

Funtsezkoa da eragile juridikoek konpromisoa erakustea giza eskubideen defentsarekin, oro har, eta, inklusioz, LGBTIAQ+ pertsonenekin, bereziki. Bilbon eta Coruñan horixe erakusteko unea da. Baita bizia galdu duten edo galtzeko arriskuan egon diren pertsonak dauden leku guztietan ere.

Zuzeneko eta zeharkako biktimek errespetua merezi dute.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Configurar y más información
Privacidad
Skip to content