Euskal LGTBI+ Behatokia sortu da

Gaur, ekainak 28, LGTBI kolektiboarentzat egun seinalatua Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna delako, jendaurrean aurkezten dugu berriki eratutako Euskal LGTBI Behatokia, Euskal Autonomia Erkidegoan presentzia duten 9 elkarte hauek Federazio formularen bidez erregistratua: Aldarte, AMPGYL, Bizigay, Errespetuz, Gaylespol, Gehitu, Izanez, LGTBerri eta Naizen.

Behatokiak helburu hauek ditu, besteak beste:

  • Gorroto-delituak eta diskurtsoak prebenitzea eta salatzea, bai eta sexuezaugarrietan, sexu- edo genero-identitatean eta -adierazpenean eta orientazio afektibo-sexualean oinarritutako edozein motatako indarkeria- edo diskriminazio-adierazpenak ere, horiek benetakoak edo hautemandakoak izan, baita senideei edo hurbilekoei eragiten dietenak ere.
  • Berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzea; bizitza publikoko eremu guztietan LGTBI talde heterogeneoa osatzen duten pertsona guztien eskubideak defendatzea.

Azken asteetan, oihartzun mediatikoa duten hainbat eraso fisiko gertatu dira, eta gaitzetsi egiten ditugu Behatoki honetako erakundeok; halaber, gaitzetsi egiten dugu 2020an LGTBI kolektiboari lotutako gorroto-gertakarien ia hirukoitza areagotzea. Horiek dira, mediatikoak ez direnak, ezaugarri sexualak, sexu- edo genero-identitatea eta -adierazpena eta orientazio afektibo-sexuala Euskal Autonomia Erkidegoko gorroto-gertaeren eta delituen bigarren kausa ohikoena izatera eramaten dutenak, Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedraren “Euskadiko Gorroto-Gertakarien Txostena 2020” izenekoaren arabera.

Erasotzaileei, haien motibazioei, eraginei eta LGTBIfobia eta diskriminazioa jatorrian erauzteko inguruneei erreparatuko dieten detekzio-, prebentzio- eta konponketa-mekanismo eraginkorrak eskatzeko eta sortzen laguntzeko sortu da Behatokia. Inoiz ahaztu gabe, LGTBI+ biktima diren pertsonen babesa.

Horretarako, konpromiso bat eskatzen dugu, soziala eta instituzionala izan behar duena eta etorkizunerako ikuspegi global eta estrategikoa izan behar duena. Hala, epe ertainerako helburu gisa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Ceuta eta Melillako hiri autonomoekin batera, kolektiboaren eskubideak babesteko legerik edo LGTBI+ lege-proposamenaren zirriborrorik ez duen autonomia-erkidego bakarra izateari uztea proposatu dugu. Nahiz eta aitzindariak izan ginen ekainaren 28ko 14/2012 Legea onartu genuenean, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa, orain ilarako bagoia gara. Hori dela eta, gure oinarrizko eskubideak bermatzen dituzten estatu-legeak.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Configurar y más información
Privacidad
Skip to content