Gaurkotasun

Non daude pertsona intersexualak eta/edo asexualak?

“Trans Legea” izenez ezagutzen dena funtsezkoa izan da LGTBI+ pertsonen eskubideetan aurrera egiten jarraitzeko, baina ez, oraindik ez da nahikoa. Hasteko, ez ditu ez barne hartzen, ez babesten, “+” horren identitateak, hala nola pertsona ez-binarioak, asexualak, arromantikoak eta abar. Hala ere, gaian adituak direnek zalantzan jartzen dituzte dagoeneko lortu diren eskubideak, eta argi uzten dute … Read more

2023ko 28J Komunikatua

Gaur, ekainak 28, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Erreibindikatzeko eguna da, urteetako ahaleginaren ondoren aitortzen joan zaizkigun eskubideen konkistak ospatzeko eguna, eta hemen eta mundu osoko leku askotan oraindik ditugun gabezia ugariak agerian uzteko eguna.   Hori dela eta, Bilboko Justizia Jauregiaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egitea erabaki dugu pankarta honekin. Izan ere, Euskadin arrazoi … Read more

INTERSEX ikusgaitasunaren alde

Euskal LGTBI+ Behatokiak bat egin du nazioarteko dozenaka erakunderekin, eta Gizarte Zibil Intersexualaren Adierazpena, Giza Eskubideen Kontseiluaren 51. ohiko bilkurari egindakoa sinatu du. Ohiko bilkura hori 2022ko irailaren 12tik urriaren 7ra egin da, Genevan. Adierazpen horretan eskatzen da ikerketa orokor bat egin dadila pertsona intersexualek jasaten dituzten giza eskubideen urraketa larriei buruz. Estatu guztiei egindako … Read more

2022ko Abuztua 26a, Euskal LGTBI+ Behatokiaren komunikatua

LGTBI+ Euskal Behatokiak abuztuaren 20an, 22:00ak aldera, Bilbon izandako beste LGTBIfobia gertakari baten salaketa jaso du. Gertakari horretan, 17 eta 20 urte bitarteko neska-mutil kuadrilla batek lau pertsona eraso zituen hitzez. Zehazki, horietako bat, gizon trans bat, fisikoki iraindu eta mehatxatu zuten. Erasoak ez zuen okerrera egin, talde erasotzaileko bi neskak esku hartu ondoren, erasoa … Read more

Euskal LGTBI+ Behatokiak Euskal LGTBI+ Lege Integralaren proposamena aurkeztu du

Euskal LGTBI+ Behatokia Observatorio Vasco LGTBI+ PRENTSAURREKOA. 2022ko EKAINAREN 27an ORDUA: 11:00 am NON: GANBARA aretoa. La Bolsa Udaltegia, Pilota kalea 10, Bilbo Euskal  LGTBI+ Behatokia /   Observatorio Vasco  LGTBI+  behatokiak bere  lehen urteurrena  bete du, eta, beste  behin  ere, Duintasuna eta Errespetua eskatzen ditu LGTBI+ pertsona  guztientzat, duela  53 urte, 1969ko ekainaren 28an, New … Read more

LGTBI+ Euskal Behatokiaren komunikatua Bizkaian izandako azken gertaeren aurrean

Bilbon gay gizonen aplikazioetan izandako kontaktuen bidez gay gizonen ustezko hiltzaile bati, Santurtzin beste gizon batek gizon bati egindako sexu-eraso bati eta Zornotzan joan den asteburuan izandako beste eraso fisiko LGTBIfobiko bati buruzko albisteek alarma piztu dute berriz ere kolektiboko pertsonen eta haien hurbilekoen artean gure Autonomia Erkidegoan, baita gure gizarte osoan haserrea piztu ere. … Read more

Euskal LGTBI+ Behatokia sortu da

Gaur, ekainak 28, LGTBI kolektiboarentzat egun seinalatua Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna delako, jendaurrean aurkezten dugu berriki eratutako Euskal LGTBI Behatokia, Euskal Autonomia Erkidegoan presentzia duten 9 elkarte hauek Federazio formularen bidez erregistratua: Aldarte, AMPGYL, Bizigay, Errespetuz, Gaylespol, Gehitu, Izanez, LGTBerri eta Naizen. Behatokiak helburu hauek ditu, besteak beste: Gorroto-delituak eta diskurtsoak prebenitzea eta … Read more

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Configurar y más información
Privacidad
Skip to content